→Galdakao

Erdi Aroko II. Azoka Solidarioa maiatzaren 22tik 25era bitartean Galdakaon

Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkartearen lan sozialari laguntzeko helburuarekin egingo da azoka. Tailerrak, antzerkia, magia eta dantza, besteak beste, antolatu dituzte.

Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkarteak (GBGE) Erdi Aroko II. Azoka Solidarioa antolatu du maiatzaren 22tik 25era, Udalaren eta beste elkarte batzuen babesarekin. Helburua elkartearen irabaziak eskuratzea eta proiektuak aurrera eramatea izango da, “beti ere sektore kaltetuetako pertsonei laguntzeko asmoarekin“, diote antolatzaileek.

Azokaren bigarren edizio hau Agirre Lehendakariaren plazan burutuko da eta artisau lanak, tailerrak, musika, jolasak, antzerkia, dantzak, tiobibo ekologikoa, haginlari komikoa eta magia ekitaldiak egongo dira. Maiatzaren 22an 17:00etan hasiko da azoka solidarioa eta goizeko zein arratsaldeko ordutegia izango du.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak