→Galdakao

Mikel Larunbe pilotariak etxean jokatuko du Binakako Txapelketa urtarrilaren 20an

etxebarri epel eskuz binakako txapelketa 2016 finalaurdenak larunbe

Hilaren 20an, ostiralez, EPELen Eskuz Binakako Txapelketaren finalaurdenetako beste bat hartuko du Galdakaoko Kurtzea frotoiak.

Hilaren 20an, ostiralez, EPELen Eskuz Binakako Txapelketaren finalaurdenetako beste bat hartuko du Galdakaoko Kurtzea frotoiak. Bertan arituko da anfitrioi gisa Mikel Larunbe galdakoztarra Oinatz Bengoetxearekin batera, Victor (Artola ordezkatuz) eta Albisu bikotearen aurka.

Eski pilota jaialdia 20:00etan hasiko da Binakako Promozio Txapelketarekin (finalaurdenak) eta honako pilotariek hartuko dute parte: Peña II-Salaverri eta Errandonea-Martija bikoteak. Ondoren, Binakako Txapelketaren partida izango da.

Sarrerak gaur bertan jarriko dituzte salgai Kurtzea pilotalekuan. Urtarrilaren 19ra arte egongo da aukera hauek erosteko 19:00etatik 21:00etara. Urtarrilaren 20an 18:00etatik aurrera erosi ahal izango dira sarrerak. 10 eta 25 euroan egongo dira salgai sarrerak: 10 euroan zutunik eta 25 euroan eserita.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak