→Galdakao

Euskararen erabilerari buruzko mahai ingurua antolatu dute Galdakaon

‘Euskararen erabilera Galdakaon’ mahai ingurua antolatu dute martxoaren 28an, asteartez, AEK euskaltegiak eta Zizpa Gazte Konpartsak, Korrika Kulturala programaren barruan. Gandasegi aretoan izango da 19:00etatik aurrera.

Josu Larrea, Irune Soto, Iñigo Hernando, Mikel Larunbe eta Asier Egiraun galdakoztarrek parte hartuko dute mahai inguruan. Era berean, bi proiekzio izango dira: ‘Elemakarrak’ laburmetraia eta ‘Herritarren hitza’ bideo-elkarrizketa.

galdakao korrika euskararen erabilera 2017 mahai ingurua

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak