→Galdakao

Eusko Jaurlaritzako eskaerak Galdakaon bertan egin ahal izango dira

galdakao esan bulegoa 2017 eskaerak

Galdakaoko Udalbatzak onartu egin du Eusko Jaurlaritzarekiko tramiteak udalerrian bertan bideratzeari buruzko EH Bilduk aurkeztutako mozioa.

Galdakaoko Udalbatzak onartu egin du Eusko Jaurlaritzarekiko tramiteak udalerrian bertan bideratzeari buruzko mozioa. Hain zuzen, Galdakaoko EH Bilduk aurkeztu zuen mozioa: “Beste udalerri askok arreta bereziko bulegoak jarri dituzte Eusko Jaurlaritzako eskaerak bertan gauzatu ahal izateko eta mozioa aurkeztu dugu Udalbatzan entzuteko”.

Horiek horrela, asteartean egindako osoko bilkuran onetsi dute Eusko Jaurlaritzarekiko tramiteak Esan bulegoa-Herritarren Arreta Zerbitzuan kudeatuko direla hemendik aurrera.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak