→Galdakao

Fire, Mr. Pongo eta Sonic Free Station talde galdakoztarrek kontzertua eskainiko dute ostiralean

Torrezabal Kultur Etxean kontzertuetarako egokitu duten gune berria dinamizatzeko helburuarekin eta herriko taldeei bultzada ematen jarraitzeko, Galdakaoko Udalaren Kultura eta Gazteria Arloak apirilaren 8an, ostiralez, udalerriko hiru taldeen kontzertua antolatu du.

Fire, Mr. Pongo eta Sonic Free Station musika-taldeek kontzertua eskeiniko dute 21:00etatik aurrera, eta sarrera doakoa izango da.

Kontzertu hau lehenengo urratsa da Galdakaoko Udalak herriko taldeen zerrenda eguneratu zuenetik. Gaur egun, 44 musikariek izena eman dute -bakarlariak zein taldeak-.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak