→Galdakao

Folklore Bizian jaialdiak Irlanda, Amazonia, Galdakao eta Usansolo elkartuko ditu uztailean

galdakao folklore bizian 2016 amazonia

Uztailaren 19tik 21era bitartean Galdakaok Folklore Bizian jaialdia hartuko du. Aurten, Irlanda eta Amazonia izango dira herrialde gonbidatuak

Uztailaren 19tik 21era bitartean Galdakaok Folklore Bizian jaialdia hartuko du. Aurten, Irlandako ‘Absolutely Legless’ taldea eta ‘Ballet Folklórico de Amazonia’ taldea izango dira gonbidatuak. Era berean, Andra Mari eta Oinarin dantza taldeak ere arituko dira anfitrioi bezala.

Talde irlandarrak ospe handia hartu du mundu zabalean plazaratu dituen ekitaldi berritzaileei esker, eta talde errusiarrak tradizioa eta modernitatea uztartzen ditu.

Programa Andra Mari Eusko Dantzari Taldeak antolatu du eta Galdakaoko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia laguntzaile izango ditu.

Folklore Bizian 2016 – Egitaraua

Uztailak 19-20

20:30 ‘Absolutely Legles’ Irlandako folklore-taldea,’Ballet Folklórico de Amazonia’ taldea eta Andra Mari Dantza taldea. Kurtzea frontoia

 

Uztailak 21

Unkinako kiroldegian, 20:30ean:

20:30’Absolutely Legles’ Irlandako folklore-taldea,’Ballet Folklórico de Amazonia’ taldea eta Oinarin Dantza Taldea. Unkinako kiroldegia

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak