→Galdakao

Formica lantegia zena eraisteko lanen lehen fasea abiatu du Eusko Jaurlaritzak

Galdakaoko Udalak jakinarazi duenez, Zuhatzuko Formica lantegiaren eraikinak eraisteko lanen lehen fasea abiatu berri du Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak. Eraisketa lan hauek Segurtasun eta Osasun Planaren barnean daude.

Lehen fase hau burutu aurretik, eraitsi beharreko instalazioetan zeuden hondakin arriskutsuak behar bezala biltegiratu dituzte, FL-6 delako prentsaren zuloa husteko prozesuaren kontrol- eta segimendu-dokumentuak aurkeztu dituzte, ziurtatutako enpresak fluoreszenteak eta lanparak behar bezala kendu eta kudeatu ditu, eta inguruan amiantoa duten materialik ez dagoela ziurtatu dute.

Era berean, Ur partzuergoak adierazi du lantegian bildutako likidoak husteko, garbitzeko eta eramateko lanetan sortutako hondakinak behar bezala kudeatuko direla. Erregai eta substantzia kimikoen tangak hustu ondoren, inaktibo utzi behar dira.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak