→Galdakao

Formica lantegiaren eraisketa lanetan “irregulartasun larriak” daudela salatu du Galdakaoko EH Bilduk

Apirilaren 19an Formica lantegia zena eraisteko lanen lehen fasea abiatu zuen Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak, Segurtasun eta Osasun Planaren baitan. Eraisketa prozesua behin hasita, Galdakaoko EH Bilduk salatu du “irregulartasun larriak” daudela bertan: “Lurzoruen egungo jabeak -VUSA enpresa- ez du inolako baimenik eraikina eraisteko eta kutsatutako lurrak hormigoiarekin estaltzen ari da kutsaketaren aurkako neurririk hartu gabe“.

Azken hilabeteetan Formicako lurretan lanean dabiltzan langileak hondakin toxikoak plastikoekin estaltzen egon dira. Era berean langile horiek fenol gai toxikoa porlanarekin estali dute lurren aurretiazko inolako deskontaminaziorik egin gabe“, salatu du ezker abertzaleko koalizio galdakoztarrak: “Hori gutxi ez balitz eraikina eraisteari ekin diote horretarako baimenik izan gabe udal teknikariek baieztatu duten moduan“.

Honen harira, Kimo Kalea galdakoztarrak atzo bere iritzia publikatu zuen sustatu.eus web atarian: “Formica zenaren instalazioak eraisten ari direla, bertan egindako aktibitateak sortutako toxikoak (fenol, formol, eta abar) lurperatzen ari dira. Ez da deskontaminaziorik egiten. Lurrean dauden kimiko horiek guztiak zementoarekin tapatzen dira beste barik“.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak