→Galdakao

Frankismoaren aurkako kereilaren euskal plataforma aurkeztuko dute gaur Galdakaon

Gaur, ekainaren 2an, Frankismoaren aurkako kereilaren euskal plataformaren aurkezpena egingo dute Gandasegi eskolako areto nagusian 19:00etatik aurrera. Aurkezpenean izango dira Galdakao Gogora Elkarteko kideak eta euskal plataformako kide diren Luis Fuentes (CNT) eta Eduardo Gonzalez (Sare Antifaxista).

Plataforma 2012an sortu zuten Euskal Herrian, Argentinatik burutu duten Frakismoaren kontrako kereilari babesa emateko helburuarekin. “Espainiako Estatuan auzibidetik aurrera egitea ezinezkoa denez, nazioarteko bidea bultzatzea funtsezkoa ikusten dugu. Horregatik plataformaren sorrera gure herrian”, diote arduradunek.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|