→Galdakao

Punta-puntako bertso jaialdia antolatu dute Galdakaoko Torrezabalen

Jone Uria, Nerea Ibarzabal, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina eta Amets Arzallus bertsolariek hartuko dute parte eta Arkaitz Estiballes izango da gai jartzailea. Bertso saioa datorren abenduaren 23an izango da, 18:30ean, Torrezabal Kultur Etxean. Sarrerak 6 eurotan eros daitezke kultur etxean. Torrezabaleko bazkideek, gazte txartela dutenek eta ikasleek 4,5 eurotan eros dezakete.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak