→Galdakao

Samsara Nepalen alde bigarren maratoi solidarioa antolatu dute Galdakaon

Galdakaoko Elexalde Gimnasioak Gabonetako II. Maratoi Solidarioa antolatu du Samsara Nepalen alde. Abenduaren 22an, larunbatean, izango da, 10:00etatik 13:00etara, gimnasioan bertan.

Kirol ekintzez aparte, azoka solidarioa ere antolatu dute abenduaren 22an / Argazkia: Ander Arrieta

Galdakaoko Elexalde Gimnasioak Gabonetako II. Maratoi Solidarioa antolatu du Samsara Nepalen alde. Abenduaren 22an, larunbatean, izango da, 10:00etatik 13:00etara, gimnasioan bertan.  3 euroko txartel solidarioa erosita, Boot Campeko 20 minutuko saioan parte hartu ahal izango da (TRX, GAP eta HIIT). Aldi berean, kilometro solidarioak egiteko aukera egono da ere Ziklo Indooreko 20 minutuko saioetan. Ondoren, 45 minutuko Karibeko dantza-tailerra eskainiko da. Txartelak Elexalde Gimnasioan bertan edota Zurrut tabernan erosi daitezke. Ekintzaren babesleak dira Elexalde Gimnasioa, Bizkaia Moto Racing, Bizkaigestión eta Zurrut Taberna.

Halaber, Nepaleko produktuen azoka solidarioa egongo da gimnasioan Era berean, egutegi solidarioak eta loteria salgai jarri dituzte Zurrut Tabernan, Pelo’s ileapaindegian eta Uraska estankoa, 4 eurotan egutegia eta 5 eurotan loteria (euro 1, elkartearentzat). Zenbakia 51017 da.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak