→Galdakao

Gabonetako postalak egiteko tailerrak gaur eta osteguna bitartean Galdakaon

galdakao gabonetako postalak tailerra 2014

Torrezabal, Usansolo eta Aperribaiko Udal Liburutegiek antolatu dituzte tailer hauek. Postalak liburu kuttun baten ingurukoak izango dira, eta parte hartzen duten neska-mutikoek eurentzat eraman ahal izango dituzte.

Galdakaoko hiru udal liburutegiek abenduaren 16, 17 eta 18rako Gabonetako postalak egiteko tailerrak antolatu dituzte. Tailerrok euskaraz izango dira, 17:00etatik 19:00etara, ondorengo leku eta egunetan: abenduaren 16an Torrezabalen, abenduaren 17an Usansolon eta abenduaren 18an Aperribain.

Tailer hauek Udaleko Kultura Arlotik bultzatzen dituzte, eremu eta hezkuntza-gune desberdinetatik irakurzaletasuna sustatuz: “Irakurtzea gizartearen kultura eta pentsamoldea aberasten duen ohitura bezala ulertzea nahi dugu eta haurtzarotik bultzatu“, diote udal arduradunek. “Gure helburua beti izan da eta izango da liburutegiak dinamizatu eta bultzatzea leku erakargarriak izan daitezen, irakurzaletasuna eta horren gozamena areagotzeko gune bihurtuz“, azpimarratu dute.

youjizz
Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak