→Galdakao

Euskal liburu eta diska azoka Galdakaora itzuliko da abenduaren 15etik 21era

galdakao booktube lehiaketa 2015 sari banaketa

Galdakaho azokak abenduaren 15ean irekiko ditu ateak. Euskal literatura eta diskoen eskaintzaz gain, jarduera eta saio desberdinak antolatu dituzte.

Galdakaho ahoz ahoko azokak abenduaren 15ean irekiko ditu ateak Muguru kalean. Aurten, lau egun beharrean zazpi egunez luzatuko da euskal liburu eta diska azoka, hilaren 21era arte (10:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:30ak arte). Euskal literatura eta diskoen eskaintzaz gain, jarduera eta saio desberdinak antolatu dituzte.

Aurreko edizioetan bezala, aurten ere liburu sinadurak egongo dira Jon Arretxe, Toti Martinez de Lezea eta Goronimo Stilton idazleen eskutik. Era berean, Booktube lehiaketaren eta Ipuinen Maratoi Txikiaren bigarren edizioa jasoko du azokak.

Berrikuntza izango da ‘Alizia, herrialde miresgarrian’ erakusketa Gandasegi eskolako areto nagusian. Aurreneko aldia da erakusketa hau Euskal Herri mailan aurkezten dutena.

Galdakaho 2016 – Egitaraua

Abenduak 15-21

‘Alizia, herrialde miresgarrian’ erakusketa. Gandasegi HI

17:30-20:30 (lanegunetan)

11:00-14:00/17:00-20:30 (asteburuan)

Aurkezpena: abenduak 15, 12:00

Abenduak 15, osteguna

18:00 Hitzaldia Torrezabaleko haur liburutegian: Roald Dahl idazlearen ondarea Euskal Herrian. Lola Casas (Katalunia), Antton Irusta, Joseba Santxo

Abenduak 16, ostirala

10:30 Azokaren irekiera

11:00 II. Booktube lehiaketaren sari banaketa

18:00 Inaugurazio ekitaldi ofiziala: Galdakaho abestiaren aurkezpena eta Maximo Moreno Musika Eskola

Abendua 17, larunbata

10:00-14:00 Topagune eta ludoteka artisau azoka solidarioa

11:30 Galdakaoko Txistu Banda

12:30 Galdakaoko Musika Banda

18:00 Liburu sinadurak azokan: Toti Martinez de Lezea, Jon Arretxe eta Geronimo Stilton

18:00 Aurkezpenak: ‘Soinu kuttunak’ haur liburua (Karmele Gorroño eta Irene Irureta) eta Zuztarretatik oinez ibilbideen inguruko bi liburu informatibo: Elexalde eta Arteta.

19:30 Tor Magoa

Abenduak 18, igandea

18:30 Aurkezpena: ‘Gorbeia inguruko etno-ipuin eta esaundak II’ (Juan Manuel Etxebarria)

20:30 Gabon kantak

Abenduak 19, astelehena

09:30-15:45 Ipuinen II. Maratoi Txikia:

Tximeletrak airera saioa – Xabier Olaso

Itzal txinatarren bidezko kontaketa saioa – Bego Alabazan

Ipuinen lapikoa – Izaskun Mujika

Irudipuinak – Ixabel Agirresarobe eta Mattin

17:30 Haur tailerrak eta taloak

19:00 Txotxongiloen istorio magikoak

Abenduak 20, asteartea

09:30 Oker pelikula Torrezabal Kultur Etxean

19:00 Galdakaoko Maximo Moreno Udal Musika Eskolako entzunaldia

Abenduak 21, asteazkena

11:00 Euskaraz bizi nahi dut. Kontseiluko film laburren bilduma Torrezabal Kultur Etxean

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak