→Galdakao

Euskal binetak eta Komikigintza, Galdakaho azokaren ardatz nagusia

galdakao galdakaho azoka 2016 inaugurazio ekitaldia 0

Abenduak 15-20, Galdakaoko Euskal Liburu eta Disko Azoka. Toti Martínez de Lezea, Jon Arretxe, Pello Añorga eta Goazeneko aktoreak izango dira sinatzen.

Arkaitz Estiballes bertsolari galdakoztarrak zabaldu zuen iaz Galdakaho azoka // Geuria

Abenduaren 15etik 20ra bitartean izango da Galdakaoko Euskal Liburu eta Disko Azoka, Mugaburu kalean. Aurtengo azokaren gai nagusia Euskal binetak eta Komikigintza izango da. Egitarauari dagokionez nabarmentzekoak dira: Toti Martínez de Lezea, Jon Arretxe eta Pello Añorga idazleen eta Goazen telesaileko aktoreen sinadurak, Zuztarluze jokoaren app-aren eta webgune berrituaren aurkezpena (Kike Amonarriz gonbidatua), musika emanaldiak, tailerrak, ipuin-kontaketak, kontzertu didaktikoa eta Booktube lehiaketaren sari banaketa.

Galdakaho ahoz ahoko azoka 2017 – Egitaraua

Abenduak 15-17
17:00 2018ko Galdakaho egutegiaren banaketa.
Egutegian galdakoztar hauen ilustrazioak daude ikusgai: Jennifer Barbero, Angel Dominguez, Eider Eibar, Karmele Gorroño eta Irene Irureta, Enrique Morente eta Antton Irusta, eta Ivanper

Abenduak 15-20
10:30-13:30 / 17:00-20:30 Erakusketa: Euskal binetak eta Komikigintza

Abenduak 15, ostirala
12:00 Azokaren irekiera ekitaldia. Aurkezpenak:
– Zuztarluze APP eta webgunea. Jokoaren bertsio multiplataforma. Zuztarretatik ahora: Nerbioi-Ibaizabal bailarako udalerrietako egitasmo bateratua (Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Orozko, Ugao-Miraballes eta Zaratamoko Udalak). Gonbidatua: Kike Amonarriz
– Euskal binetak Komikigintza erakusketa
– Galdakaho egu
tegia
17:30 Haur tailerrak: liburu bizidunak. Pop-up txartelak, komiki tailerrak, orri-markatzaileak eta liburuetako pertsonaien mozorroak

Abenduak 16, larunbata
10:00-14:00 Artisau azoka solidarioa. Galdakaoko Topaguneak eta ludotekak
11:30 Kalez kalea: Galdakaoko Ad Libitum Txistu Banda
12:30 Musika emanaldia: Galdakaoko Da Capo Musika Banda
18:00 Liburu-sinadurak: Toti Martínez de Lezea
19:00 Magia parrastan: Imanol Ituño

Abenduak 17, igandea
11:30 Gurasoentzako ipun-kontaketa eta solasaldia Pello Añorga idazlearekin
13:00 Liburu-sinadurak: Jon Arretxe eta Pello Añorga
20:30 Gabon kantak

Abenduak 18, astelehena
09:30-13:30 Ipuin musikatua: Maddi eta txalaparta
17:30 Kontzertu didaktikoa: Haladzipo Elkartea

Abenduak 19, asteartea
09:30-13:30 Ipuin musikatua: Maddi eta txistua
17:30 Sinadurak: Goazen. Nerea Mazo eta Inma Fernandez
19:00 Galdakaoko Maximo Moreno Udal Musika Eskolako emanaldia

Abenduak 20, asteazkena
11:00 III. Booktube lehiaketaren sari banaketa. Elexalde, Bengoetxe eta Eguzkibegi
17:30 Komiki tailerrak eta mozorroak, eta talo tailerrak

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|