→Galdakao

Martxan da Galdakaho ahoz ahoko azoka!

Goizeko 10:30etan ireki dituzte Galdakaho ahoz ahoko azokaren ateak. Abenduaren 23ra arte herriko eta inguruko sortzaile ugari pasako dira Mugaburu kalean jarri duten kultur azokatik. Besteak beste, nabarmentzekoak dira Benito Lertxundirekin solasaldia, ETBko Txoriene programako Zigor Iturrieta sukaldaria eta Toti Martinez de Lezea eta Jon Arretxe idazleen sinadurak. Guarkoan ordea, Koldo Izagirre idazlea, Karmele Gorroño eta Irune Irureta ilustratzaileak, Alaitz Arruti idazlea, Kantu Kolore taldea, Eneko Ibarretxe eta Antton Irusta idazleak, eta Maximo Moreno Udal Musika Eskolaren ikasleak izan dira protagonista nagusiak.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak