→Galdakao

Aizkolarien Eusko Label Sari Nagusiaren finalerdiak jokatuko dira Galdakaon

galdakao urrezko aizkolariak 2017 aitzol atutxa finalerdia

Mikel Larrañaga, Ugaitz Mugertza II eta Julen Alberdi Txikia IV gipuzkoarrak lehiatuko dira Aizkolarien Eusko Label Sari Nagusiaren finalerdietan, Galdakaon.

Urrezko Aizkolarien txapelketako finalerdiak 2017an Galdakaon // Argazkia: Geuria

Aizkolarien Eusko Label Sari Nagusiaren finalerdiak jokatuko dira maiatzaren 11n, larunbatez, Galdakaon. Mikel Larrañaga, Ugaitz Mugertza II eta Julen Alberdi Txikia IV gipuzkoarrak lehiatuko dira finalerako txartela lortzeko. Txapelketa Kurtzeko plazan izango da 12:00etatik aurrera, sarrera doan.

Era berean, Jon Unanue Goenatxo III-aren eta Inhar Urruzuno harrijasotzaileen erakustaldia ere izango da bihar Kurtzeko plazan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak