→Galdakao

Gurea abestiaren bideoklipa akustikoan grabatu du Akabu taldeak

galdakao akabu taldea 2017 promo argazkia

Bi urteko ibilbidearen ostean, Gurea abestiaren akustikoa grabatu du Akabu taldeak. Bideoklipa martxoan grabatu dute Koban estudioetan.

Akabu Taldea // Utzitakoa

2016an eratu zuten Galdakaoko hiru lagunek Akabu taldea. Euren esanetan, “musika kañeroa” jotzen dute, batez ere, punk metal estiloa. “Hala ere, gure bidean akustiko bat grabatzearen beharra somatu dugu eta bideoklip batekin egin dugu“, diote. Hain zuzen ere, Gurea abestia akustikoan grabatu dute eta bideoklip ofiziala aurkeztu dute: “Taldea sortu genuenean, bideo bat igo genuen Instagramera abesti hau jotzen, bi gitarra klasikoekin. Mugikorrarekin grabatu genuen orduan. Eta, erantzun oso ona izan zuenez bideoak, pentsatu genuen ondo egin behar genuela oraingoan. Beraz, martxoan Koban estudioetan egon ginen akustiko hau grabatzen“, diote.

Eneko Artetxe Tetxe gitarra eta ahotsa, Unai Sertu Sert bateria eta koroak, Asier Jul SJ baxua eta Kristian Mugarza gitarra eta ahotsak osatzen dute Akabu taldea.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak