→Galdakao

Altsasuko gazteen alde manifestazioa deitu dute Galdakaon

basauri altsasukoak aske mobilizazioa 2018 martxoa

Altsasuko gazteen aurkako sententzia salatzeko mobilizazio ezberdinak egingo dituzte Euskal Herriko hainbat tokitan ostegunean eta ostiralean.

Altsasuko gazteen aldeko mobilizazioetako bat Basaurin // Utzitakoa

Altsasuko gazteen aurkako sententzia salatzeko mobilizazio ezberdinak egingo dituzte Euskal Herriko hainbat tokitan ostegunean eta ostiralean. Hego Uribe eskualdeari dagokionez, ekainaren 14an manifestazioa izango da Galdakaon 20:00etan hasita udaletxeko plazatik. Manifestazioa Hego Uribeko Ernai gazte antolakundeak deitu du.

galdakao altsasu manifestazioa 2018 ekaina hego uribe ernai kartela

Manifestazioa Iruñean

Altsasuko Gurasoak eta Altsasukoak Aske Herri-Plataformak manifestazioa deitu dute ekainaren 16an Iruñean. Manifestazioa 17:00etan hasiko da. Mobilizazio horren harira Hego Uribe eskualdetik autobusak antolatu dituzte bertara joateko, tartean, Basauritik eta Galdakaotik. Izena emateko epea dagoeneko zabalik dago, besteak beste, Basauriko Lubaki tabernan edo Galdakaoko Herriko Tabernan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak