Andra Mari Dantza Taldeko ordezkaritza batek Alemaniara bidaiatuko du urrian, Sackpeifen in Schawaben jaialdian parte hartzeko. Balingen herrian ospatuko da jaialdia urriaren 17tik 22ra eta bertan Bulgaria, Grezia, Lituania, Sardinia, Sizilia, Kroazia, Georgia, Galizia eta Euskal Herriko taldeek parte hartuko dute. Kasu honetan, Galdakaoko taldeak Euskal Herriko musika tresnak erabiliko ditu jaialdian, tartean, alboka, txistua, xirula eta trikitixa.
Joan den abuztuan Belgikako Hasselt nazioarteko jaialdian parte hartu zuen Andra Mari Dantza Taldeak.
