→Galdakao

Andra Mari Dantza Taldeak Belgikara bidaiatuko du abuztuan, Hasselt Nazioarteko Jaialdira

galdakao andra mari dantza taldea 2017 alemania

Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak Belgikara bidaiatuko du abuztuan, Hasselt Nazioarteko Jaialdian parte hartzeko.

Andra Mari Dantza Taldea iaz Alemanian // Argazkia: Andra Mari Dantza Taldea

Euskal Dantzak Euskal Herritik kanpo ikusteko aukera ere badago. Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak Belgikara bidaiatuko du abuztuan, Hasselt Nazioarteko Jaialdian parte hartzeko. Jaialdia abuztuaren 10etik 15era bitartean ospatuko da.

Galdakaoko taldearekin batera jaialdian parte hartuko dute Serbiako, Txekiar Errepublikako eta Flandriako taldeak ere: AKUD Mika Mitrović Jarac (Serbia), FS Demizón Stráznice (Txekiar Errepublika) eta De Boezeroenen (Flandria).

Joan den ekainaren 29tik uztailaren 2ra bitartean Alemaniako Spree-Neiseenen burutu zen Nazioarteko Dantza Jaialdian aritu zen ere Hego Uribe eskualdeko Edurre Dantza Taldea (Basauri). Argazkiak hemen ikusgai.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak