→Galdakao

Ander Lipus eta Patricia Urrutia antzezleek ekarriko dute ‘Hozkailua’ Torrezabalera

galdakao antzerkia hozkailua 2018 artedrama

Otsailaren 16an hasiera emango diote Torrezabal Kultur Etxeko 2018ko lehenengo seihilekorako programazioari. Hain zuzen ere, Hozkailua antzezlana izango da.

Ander Lipus eta Patricia Urrutia antzezleak Hozkailua obran // Artedrama

Otsailaren 16an hasiera emango diote Torrezabal Kultur Etxeko 2018ko lehenengo seihilekorako programazioari. Hain zuzen ere, Hozkailua antzezlana izango da Galdakaon ostiralean 21:00etan. Huts Teatroa konpainiaren eskutik (Artedrama), Ander Lipus eta Patricia Urrutia antzezle lanetan ibiliko dira, Unai Iturriagak idatzitako eta Manex Fuchsek zuzendutako antzezlanean.

Antzezlana euskaraz da, “garai jakin bateko obra bat, freskoa eta barre egitekoa“. Sarrerak salgai daude 6 euroan, 4,5 euroan (bazkideak) eta 5 euroan (65 urtetik gorakoak, langabetuak, gazte txartela eta taldeak).

Hozkailua – Sinopsia

Maite eta Karlos herririk herri dabiltza hozkailu zahar batekin. Hozkailuaren barruan, garagardo lata eta hestekien artean, Londonetik dakarten Jimmy lagunaren hilotza daramate. Zin egin baitzioten Jimmyri bere jaioterrian lur emango ziotela. Nongoa zen galdetzea ahaztu zuten ordea. Zinezko adiskidantza bat azaleratuko duen ezinezko bilaketa baten istorioa da Hozkailua.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak