→Galdakao

‘Heriotza bikotza’ antzezlana taularatuko dute Torrezabalen Miren Gaztañagak eta Eneko Sagardoyk

Ze Onda Antzerki Taldearen eskutik ‘Heriotza bikoitza’ antzezlana egongo da ikusgai Galdakaon, Torrezabal Kultur Etxean. Miren Gaztañaga eta Eneko Sagardoy aktoreek heriotzari eta bizitzari buruz edo bizirik hiltzeari eta heriotzaren ostean zabaltzen diren ateei buruzko hausnarketa egingo dute antzezlanaren bitartez.

‘Heriotza bikoitza’ antzezlana otsailaren 22an, ostiralez, taularatuko dute Torrezabalen, 21:00etan. Sarrerak dagoeneko salgai daude 8 euroan. Torrezabaleko bazkideek 6 euro ordainduko dituzte eta 65 urtetik gorakoek, langabeek, Gazte Txartela dutenek eta elkarteek 7 euro ordainduko dituzte. Internet bidez sarrerak hemen eros daitezke.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak