→Galdakao

Aperribaiko eskolako jolastokia estaltzeko obrak martxoa eta ekaina artean burutuko dituzte

galdakao aperribai eskola 2017 jolastokia

Aperribaiko ikastetxeko jolastokian estalkia jartzeko obrak martxoaren 23an hasiko dituzte eta hiru hilabeteko epean bukatuko dituzte.

650 metro karratuko azalera izango du estalkiak // Geuria

Aperribaiko ikastetxeko jolastokian estalkia jartzeko obrak martxoaren 23an hasiko dituzte eta hiru hilabeteko epean bukatuko dituztela aurreikusi dute. Eskola Kontseiluak finkatu du obra hasteko data, Aste Santuko oporrak direla medio, “ikasturteko martxari ahalik eta gutxien oztopatzeko“, dio Pili Garcia Ramos Aperribai eskolako zuzendariak.

Obrak exekutatzeko metalezko barandako zati batzuk eta hesiko itxitura kenduko dituzte, eta ondoren, berriro kokatuko dituzte. Obrek irauten duten bitartean, Aperribaira sartzeko beheko bidea moztuta egongo da 24. zenbakitik aurrera, “puntualki edo zenbait egunetan, obrako beharrizanen arabera”, diote udal ordezkariek. Guztira 275.000 euro inguru inbertituko ditu Udalak.

650 metro karratuko azalera

Estalkiak 650 metro karratuko azalera izango du eta ura sartzea guztiz ekidingo du eraikineko sarbidetik patioraino. Hegoaldean estalkiko material bereko itxitura bertikala jarriko dute. Egituraren inklinazioa %5ekoa izango da eta berezitasun bezala, estalkia eraikinaren aldera inklinatuta egongo da. Lehenengo pisuko leihoak ez oztopatzeko egingo dute hau. Uraren isuria, ordea, hegoalderantz izango da, beti barrutik, errepideraino.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak