→Galdakao

Aperribai eskolako estalkia udarako prest egotea aurreikusi dute

galdakao aperribai eskola 2018 estalkia proiektua

Obraren adjudikazioa hilabete bukaeran izatea aurreikusi dute udal ordezkariek. Modu horretan, eta “ikasturteko martxari ahalik eta gutxien oztopatzeko”, lanek lau hilabete iraungo dute.

650 metro karratuko azalera izango du estalkiak // Galdakaoko Udala

Obraren adjudikazioa hilabete bukaeran izatea aurreikusi dute udal ordezkariek. Modu horretan, eta “ikasturteko martxari ahalik eta gutxien oztopatzeko“, lanek lau hilabete iraungo dute

Aperribai eskolako jolas-patioa estaltzeko proiektua aurkeztu berri du Galdakaoko Udalak. 650 metro karratuko azalera izango du eta ura sartzea guztiz ekidingo du eraikineko sarbidetik patioraino: egiturak (metalezkoa izango da) bost arkupe paralelo izango ditu erdian, bi zutabe eta haga batez osatuta eta argia zeharkatzen duen polikarbonato konpaktuko sabaia izango du. Hegoaldean estalkiko material bereko itxitura bertikala jarriko dute. Egituraren inklinazioa %5ekoa izango da eta berezitasun bezala, estalkia eraikinaren aldera inklinatuta egongo da. Lehenengo pisuko leihoak ez oztopatzeko egingo dute hau. Uraren isuria, ordea, hegoalderantz izango da, beti barrutik, errepideraino. Udalak 280.000 euro inguru inbertituko ditu obra honetan.

I-Ingenia enpresak egin du estalduraren proiektua eta enpresa berak exekutatzeko obrak ere zuzenduko ditu. Udal ordezkariek aurreikusi dutenez, hilabete bukaeran adjudikatuko dituzte obrak eta ikastetxeko Zuzendaritza izango da obrak noiz hasiko diren erabakiko duena, “ikasturteko martxari ahalik eta gutxien oztopatzeko“, dio Pili Garcia Ramos Aperribai eskolako zuzendariak. Gehienez ere, lau hilebete irango dute obrek eta “ekaina edo uztailerako prest egotea” aurreikusi du Fernando Izagirre Hirigintza arloko zinegotziak.

galdakao aperribai eskola 2018 estalkia proiektua aurkezpena

Fernando Izagirre Hirigintza arloko zinegotzia, Aintzane Urkiza Obra eta Zerbitzuen arloko zinegotzia, eta Aperribai eskolako zuzendaritza taldeko eta IGEko kideak // Geuria

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak