→Galdakao

300 dantzarik parte hartuko dute Areto Dantza Elkartearen erakustaldian

galdakao areto dantza elkartea 2017 ikasturte amaierako erakustaldia argazkia areto dantza

Areto Dantza Elkartearen ikasturte amaierako jaialdia ospatuko da ekainaren 16an, larunbatez, Urretako kiroldegian. Sarrera librea izango da.

Iazko ikasturte amaierako erakustaldia // Areto Dantza

Areto Dantza Elkartearen ikasturte amaierako jaialdia ospatuko da ekainaren 16an, larunbatez, Urretako kiroldegian. Erakustaldian 300 dantzarik hartuko dute parte eta ikasturtean zehar ikasitakoa erakutsiko dute. Partaideen artean maila gorenean dantzatzen duten dantzariak ere egongo dira. Ekitaldia 19:00etan hasiko da eta sarrera librea izango da aforoa bete arte.

2018-2019 ikasturtea

Ikasturte hau bukatuta, 2018-2019 denboraldirako izena-emateko epea zabalduko du Areto Dantza Elkarteak ekainaren 17an, igandez. Dantza klaseak hartzeko interesdunek www.areto.org webgunearen bitartez eman dezakete izena edo Tximiolarreko egoitzara bertaratuz, ostiraletan 18:00etatik 20:00etara.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak