→Galdakao

Athletic Herriz-Herri jolas-jarduera Galdakaora iritsiko da urriaren 1ean

basauri atheltic herriz herri 2016 arizgoiti argazkia athletic club

Urriaren 1ean Athletic Herriz-Herri Galdakaora iritsiko da. Hiru eta zortzi urte arteko txikienei dago zuzenduta jarduera eta hainbat gune egongo dira.

Iaz Basaurin izan zen Athletic Herriz-Herri jolas-ekintza // Athletic Club

Urriaren 1ean, igandez, Athletic Herriz-Herri jolas-ekintza Galdakaora iritsiko da. Hain zuzen, Kurtzeko plazan ezarriko du jolasteko gunea Athletic Club Fundazioak, 10:30etik 14:30era bitartean.

Hiru eta zortzi urte arteko txikienei dago zuzenduta jarduera eta hainbat gune egongo dira: jolasteko gunea, giza futbolina, txikigunea, aurpegiak margotzekoa, futbol-txapa eta marrazki tailerrak, photocall bat eta baloi adimendunarekin punteria lantzeko jolasak. Sarrera doakoa izango da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak