→Galdakao

Galdakaoko 33 urteko gizon bat atxilotu dute Bilbon lapurretak egitea leporatuta

Ertzaintzak 33 urteko gizon bat atxilotu du Galdakaon, otsailean Bilboko hainbat garaje eta trastelekutan indarra erabilita bost lapurreta egitea leporatuta. Gainera, Bilbon egindako antzeko beste bederatzi lapurretatan parte hartu ote duen ikertzen ari dira.

Joan den otsailaren 7an Ertzaintzak jakin zuen aurreko egunean lapurreta egin zutela Bilboko María Victoria Uribe Laso kaleko garaje batean aparkatutako auto batean. Era berean, hurrengo egunean beste lapurreta batzuk salatu zituzten garaje berean eta bertako trasteleku batean. Informazio horrekin Ertzaintzak abian jarritako ikerketari esker, batez ere jabetzaren aurkako delituak egin izan dituen eta delitu-historia luzea duen Galdakaoko 33 urteko gizonezkoa identifikatu eta atxilotu du.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak