→Galdakao

33 urteko gizon bat atxilotu dute Galdakaon, bere amaren bikotekidea hiltzea leporatuta

Ertzaintzak 33 urteko gizon bat atxilotu dut bart Galdakaon, bere amaren bikotekidea hiltzea leporatuta. Gainera, bere ama ere zauritu du eta larri dago.

Aperribai auzoko 39. zenbakian izan dira gertaerak // Google

Ertzaintzak 33 urteko gizon bat atxilotu du bart Galdakaon, bere amaren bikotekidea hiltzea leporatuta. Gainera, bere ama ere zauritu du eta larri dago. Atxilotuak arma zuri bat erabili du.

Gertaerak 04:00ak aldera jazo dira Aperribai auzoko etxebizitza batean. Ertzaintzako agenteak eta larrialdietako zerbitzuak etxebizitzara bertaratu eta 51 urteko gizonezkoaren heriotza ziurtatu dute. Emakumea Galdakao-Usansolo Ospitalera eraman dute, larri.

Emakumearen semea atxilotu du berehala Ertzaintzak etxebizitzan bertan eta komisaldegira eraman dute, epailearen aurrera eraman aurretik. Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak