→Galdakao

Torrezabal ondoko Babes Ofizialeko Etxebizitzak eskuratzeko epea uztailean bukatuko da

galdakao etxebizitza berriak eraikitzeko lursaila 2018 torrezabal lapurdi nafarroa argazkia udala

Babes Publikoko 31 etxebizitza eraikiko dituzte Lapurdiko txandakako aparkalekuaren ondoan. Horietako bat eskuratzeko epea uztailaren 30ean bukatuko da.

Etxebizitza bloke berriak eraikiko dituzten lursaila // Argazkia: Galdakaoko Udala

Babes Publikoko 31 etxebizitza eraikiko dituzte Lapurdiko txandakako aparkalekuaren ondoan. Horietako bat eskuratzeko epea uztailaren 30ean bukatuko da

Torrezabal eta Lapurdi txandakako aparkalekuaren ondoan (CR-10 unitatea) Babes Ofizialeko Etxebizitzak eraikiko dituzte. Hain zuzen ere 31 izango dira babes publikoko etxebizitzak eta horietatik bi mugikortasun urriko pertsonentzat egokituta egongo dira. Guztiek trastelekua eta garajea izango dituzte. Etxebizitza hauen azalera erabilgarria 67 eta 71 metro koadro artekoa izango da.

Babes Publikoko 31 Etxebizitzetako bat eskuratzeko epea zabalik egongo da uztailaren 30era arte. Eskabideak Galdakaoko udalaren Esan bulegoan aurkez daitezke, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara. Eskabidea etxebizitzaren titular guztiek sinatuta egon beharko da, NANaren fotokopia erantsiz.

Irizpideak

Deialdi honen babes publikoko etxebizitzen adjudikazioduna izan ahal izateko irizpide hauek bete behar ditu interesdunak: adin nagusikoa eta legez emantzipatua egotea; eskatzailea edo titular-kideetako bat Galdakaoko udalerrian erroldaturik egotea; 9.000 eta 39.000 euro arteko diru-sarrerak izatea eta mugikortasun murriztu iraunkorreko ahalmen-urritasuna dutenen kasuan, nahikoa izango da 3.000 euroko gutxieneko diru-sarrerak egiaztatzea; eta aurreko bi urteetan babes publikoko beste etxebizitza baten adjudikazioduna ez izatea. Galdakaori lotutako bizikidetza-unitateen aldetik etxebizitza guztiak adjudikatu ez badira, gutxienez, etxebizitzaren titularra izango denetako bat, gutxienez, Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egon beharko da.

Etxebizitzak, garajeak eta trastelekuak jabetza-araubidean transmitituak izango dira. Etxebizitzen, garajeen eta trasteleku erantsien salmenta-prezioa, behin-behineko kalifikazioaren momentuan etxebizitzei aplikatu ahal zaien gehienezko prezioa izango da, aplikatu beharreko araudi autonomikoaren arabera. Prezio honi dagokion BEZa erantsi beharko zaio.

Sustapen publiko honi buruzko dokumentazio guztia (eskabidea, baldintzen plegua.) udal webgunean eskura daiteke.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak