→Galdakao

Torrezabal ondoko babes publikoko etxebizitzen zozketa zuzena izan zela dio Arartekoak

Esleipen prozesuarekin ezadostasunak izan ziren herritarren artean, “prozesuan zehar izandako akatsak direla eta”. Arartekoak zozketa bermatu du.

Urriaren 26an egin zuten zozketa bermatu du Arartekoak // Argazkia: Galdakaoko Udala

Babes Publikoko 31 etxebizitza ari dira eraikitzen Galdakaon, Torrezabal eta Lapurdiko txandakako aparkalekuen ondoan, Nafarroa kalean. Guztira 359 eskaera jaso ondoren, urriaren 26an zozketa egin zuten Torrezabal Kultur Etxean eta 31 etxebizitzak esleitu zituzten.

Esleipen prozesuarekin ezadostasunak izan ziren herritarren artean eta EH Bilduk zozketa errepikatzea eskatu zuen joan den urtarrilean, “prozesuan zehar izandako akatsak direla eta”. Bada, Galdakaoko Udalak Arartekora bidali du gaia eta honek zozketa bermatu du: “Babes publikoko etxebizitza horiek erosteko esleipen-prozeduran bete da alkatetzak onartutako baldintzen agiria”, dio Arartekoaren erantzunak.

Era berean, Arartekoak etorkizunean egin daitezkeen deialdietarako hobekuntza batzuk gaineratu ditu: “Babes publikoko etxebizitzen esleipen-prozedurak beharrezko gardentasun irizpideetara egokitu behar dira, parte-hartzaileek une oro jakin dezaten zer erabaki hartzen ari diren”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak