→Galdakao

Galdakao da Basauriko kirol instalazioetan abonatu gehien dituen bigarren herria

Basauri Kirolak Udal Erakundeak 10.039 abonatu izan ditu guztira 2018an. Horietatik, nabarmentzekoa da 281 abonatu Galdakaokoak direla, eta 97 Bilbokoak.

Basauriko kirol instalazioak, Artunduagan // Argazkia: Basauri Kirolak

Basauri Kirolak Udal Erakundeak 10.039 abonatu izan ditu guztira 2018an. Horietatik 281 abonatu Galdakaokoak dira. Horrek esan nahi du, beste urte batez, basauriarren atzetik, galdakoztarrak direla Basauriko kirol instalazioetan abonatu gehien dituztenak.

10.039 abonatuetatik % 92,18a Basaurin erroldatutakoak dira, eta hortaz, % 7,82a Basauritik kanpo erroldatutakoak. Basauriarren eta galdakoztarren atzetik, bilbotarrak dira Basauri Kirolaken abonatu gehien dituztenak: 97.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak