→Galdakao

Galdakaoko II. Berdintasun Saria martxoaren 15ean banatuko dute

galdakao berdintasun saria 2017 erabide elkartea 9

Mireia de Diego, Patri Espinar, Ostalaritza Eskola, Ibaizabal Saskibaloi Taldea, Iraia Garcia, Usansolo Racing Taldea eta Argizai Skaut Taldea dira saria irabazteko hautagaiak.

Lehenengo edizioan Erabide Elkarteak eskuratu zuen Berdintasun Saria // Geuria

Mireia de Diego, Patri Espinar, Ostalaritza Eskola, Ibaizabal Saskibaloi Taldea, Iraia Garcia, Usansolo Racing Taldea eta Argizai Skaut Taldea dira saria irabazteko hautagaiak

Berdintasun Sarirako hautagaiak proposatzeko epea bukatu ondoren (martxoaren 2ra arte egon da zabalik) zazpi dira saria eskuratzeko dauden norbanakoak edo elkarteak: Mireia de Diego enpresaria, Patri Espinar pilotaria, Ostalaritza Eskola, Ibaizabal Saskibaloi Taldea, Iraia Garcia atleta, Usansolo Racing Taldea eta Argizai Skaut Taldea. Hautagaitzak proposatzeko parte-hartze prozesuan 50 herritarrek hartu dute parte.

Epaimahai batek erabakiko du martxoaren 12an saria nori eman. Epaimahaia osatuko dute: emakumeen elkarteetako bi ordezkari, Galdakaoko kultur edo kirol elkarteetako bi ordezkari, udal korporazioko bi zinegotzi, Batzordearen presidentea eta Berdintasun arloko teknikaria. Martxoaren 15ean, ostegunez, banatuko dute II. Berdintasun Saria Torrezabal Kultur Etxean 19:00etatik aurrera.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|