→Galdakao

Berdintasun Sariaren hirugarren ediziorako hautagaiak proposatzeko epea zabalik, otsailean zehar

galdakao berdintasun saria 2018 patri espinar 0

Berdintasun Sarirako hautagaiak proposatzeko epea irekiko du Galdakaoko Udalak otsailaren 8tik 28ra bitartean.

Iaz Patri Espinar pilotariak jaso zuen Berdintasun Saria // Argazkia: Geuria

Berdintasun Saria egonkortu egin da Galdakaon. Aurreko bi edizioetan izan duen erantzun onaren ondoren, hirugarren edizioa antolatuko du Udalak. Berdintasun Sariaren helburua da Galdakaoko elkarteek, enpresek, komertzioek, ikastetxeek edota norbanakoek emakume eta gizonen berdintasunaren alde egiten duten lana balioestea eta ikusaraztea.

Ildo horretan, hautagaiak proposatzeko epea irekiko du Udalak otsailaren 8tik 28ra bitartean. Horretarako inkesta zabalduko dute udal webgunean, edo bestela Torrezabal Kultur Etxean edo Esan bulegoan aurkez daitezke hautagaitzak.

Hautagaiek hurrengo baldintzak bete behar dituzte: alde batetik, Galdakaokoa izatea (pertsonak, elkarteak, komertzioak edota ikastetxeak), eta bestetik, 2018an zehar berdintasunaren aldeko ekimenen bat garatu izana, hurrengo gaiekin lotuta: hezikidetzarekin; erantzunkidetasunarekin eta kontziliazioaren aldeko lanarekin; balioen aldaketarekin eta emakumeen ahalduntzearekin; indarkeria matxistaren desagerpenarekin; edota enpresetan berdintasunaren alde egindako praktika onekin.

Aurreko edizioetan Erabide Elkarteak (2017) eta Patri Espinar pilotariak (2018) jaso zuten Berdintasun Saria.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak