→Galdakao

Berezikoetxe eta Tximilarreko haur-jolastokiak handitzeko lanak hasiko dituzte udan

galdakao berezikoetxe jolastokia

134 metro karratu gehituko dizkiote Berezikoetxeko parkeari eta 15 metro karratu Tximelarrekoari. Obrak udan hasiko dira eta bi hilabetez luzatuko dira.

Berezikoetxeko parkea // Argazkia: Galdakaoko Udala

134 metro karratu gehituko dizkiote Berezikoetxeko parkeari eta 15 metro karratu Tximelarrekoari. Obrak udan hasiko dira eta bi hilabetez luzatuko dira

Berezikoetxe eta Tximelarre auzoetako jolas-parkeak handituko ditu Galdakaoko Udalak. Berezikoetxeko parkeari dagokionez, gaur egungo jolastokiaren azaleari (125 metro karratu) beste 134 metro karratu gehituko dizkiote bederatzi jolas berrirekin. Gainera, egun dauden hiru jolasak ordezkatuko dituzte.

Tximelarreko jolastokia 15 metro karratu gehituz handituko dute eta zabaldutako zoladuraren gainean beste bi jolas instalatuko dituzte. Gaur egun 50 metro karratuko azalera du jolastokiak eta jolas konbinatu bakar batek osatzen du.

Obrak udan hasiko dituzte eta aurreikuspenen arabera bi hilabeteko epean bukatuko dituzte. Udalak 72.000 euroko inbertsioa egingo du jarduketa hauetan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak