→Galdakao

Galdakaoko emakumezkoen Bolei Taldea, Bizkaiko txapeldun

galdakao boleibol taldea 2017 bizkaia kopa txapeldunak ARGAZKIA galdakao bt

Galdakao Bolei Taldeko emakumezkoen “A” senior taldea txapeldun da, Bizkaia Kopa irabazita. Finalean Sestaoko taldea izan dute aurkari.

"A" senior taldeko neskak Bizkaiko txapeldunak // Galdakaoko Boleibol Taldea

Galdakao Bolei Taldeko emakumezkoen “A” senior taldeak Bizkaia Kopa irabazi du. Finala irailaren 30ean jokatu da eta Sestaoko taldearen aurka jokatu dute galdakoztarrek Urretako kiroldegian. Galdakaoko taldeak hiru setetan mendean hartu ditu sestaoarra: 25/16, 25/21 eta 25/22.

Amaia Garrido Amondarain, Irune Artaraz Gil, Amaia Carregal Aldanondo, Ane Zaballa Totorika, Laura Sierra Diaz, Ane Perez Odriozola, Leire Zabala Lezeta, Zuriñe Olea Agirre, Naroa Elorriaga de Leon, Leire Landa Guerra eta Oihane Arranz Melgosa jokalariak deitu zituen jokatzeko Jose Ramon Cubillo “Nanu” entrenatzaileak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak