→Galdakao

Emakumeek bitarteko geldialdiak eskatu ahal izango dituzte Galdakaoko lanzaderan urriaren 5etik aurrera

galdakao lanzadera metro

Esperientzia-pilotua izango da eta sei hilabetez luzatuko da. Zerbitzu honen helburua da bakarrik bidaiatzen ari diren emakumeen segurtasuna bermatzea.

Galdakaoko lanzadera // Argazkia: Galdakaoko Udala

Bizkaibusek bi geralekuen arteko geraleku-zerbitzua jarriko du martxan urriaren 5ean, gauean. Esperientzia-pilotua izango da eta sei hilabetez luzatuko da Bizkaibuseko hiru autobus lineatan. Horien artean, A3932 linea, Galdakao eta Boluetako Metro geltokia lotzen dituena. Zerbitzu honen helburua da garraio publiko horretan bakarrik bidaiatzen ari diren emakumeen segurtasuna bermatzea.

Zerbitzu honen bitartez Bolueta eta Galdakao artean tarteko geldialdiak egin ahal izango ditu Bizkaibusek, erabiltzaileak hala eskatzen badu: Bolueta-Galdakao Ospitaleko norantzan, tarteko geraldiak egin ahal izango dira Aperribaibide kalea 11tik Abusuraino (suhiltzaileen egoitza zaharra), eta Galdakaoko Ospitalea-Bolueta norantzan, berriz, Abusu eta Aperribai 6 artean.

Tarteko geraleku-zerbitzua erabili nahi duenak gidariari informatu beharko dio aurretiaz non nahi duen autobusetik jaitsi, eta zirkulazioarentzat arriskutsua ez den puntuan geratuko da autobusa, lekurik hurbilenean.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak