→Galdakao

Kontinente arteko txapelketa hartuko du lehen aldiz Galdakaoko Boxeo jaialdiak

galdakao sutan boxeo jaialdia 2018 aurkezpena argazkia geuria

Hirugarren urtez jarraian K1 Boxeo gau-jaialdia antolatu dute Galdakaon, Santakurtze jaien egitarauaren barruan. WKL modalitateko borrokaldiak izango dira.

Gaur aurkeztu dute Sutan III Boxeo jaialdia // Argazkia: Geuria

Hirugarren urtez jarraian K1 Boxeo gau-jaialdia antolatu dute Galdakaon, Santakurtze jaien egitarauaren barruan. Sutan III da jaialdiaren izena eta kontaktuko WKL modalitateko borrokaldiak izango dira irailaren 8an, larunbatez, Urretako kiroldegian (20:00).

Aurten jaialdiak nobedadeak izango ditu. “Aurreko bi edizioetan izandako arrakasta ikusita, kirol-hitzorduaren maila igotzen saiatu gara eta hainbat tituluren lehia ikusi ahal izango dugu”, dio Diego Cobo Sutan boxeo jaialdiaren antolatzaileetako batek (Jose Luis Idarraga eta Borja Pacheco ere ari dira antolakuntza lanetan). Hain zuzen ere, aurreneko aldiz kontinente arteko txapelketa izango da Galdakaon. Mikel Sortino galdakoztarra eta Alí Bonilla melillarra lehiatuko dira WKL borrokaldi horretan.

Era berean, Espainiako txapelketa ere izango da WKL modalitatean: Gustavo Joao galdakoztarra (duela bi urte etorri zen Galdakaora bizitzera) eta Kevinen artekoa, alegia. Boxeo gau-jaialdiak beste borrokaldi batzuk izango ditu ere eta boxeolari hauek hartuko dute parte: Cristian, Luisito, Michel, Aitor H., Unai, Josu, Luigi, Jhonja, Aitor, Anaitz eta Endika.

1.000 ikuslerentzako lekua

Galdakaoko Boxeo gau-jaialdiko antolatzaileek erronka hartu dute 1.000 sarrera saltzea. “Aurreko urteetan arrakastatsua izan da boxeo gaua eta sarrera guztiak agortu genituen. Gainera, pertsona asko sarrera barik geratu ziren. Urretako kiroldegiak 1.000 ikuslerentzako lekua hartzen du eta horiek guztiak betetzea espero dugu”, dio Cobok. 

Sarrerak dagoeneko salgai daude. Hiru prezio ezberdin jarri dituzte: harmailan 15 euro, aulkietan 20 euro eta mahaietan 30 euro (afaria eta edaria barne, lau pertsonentzako mahaiak). Sarrerak salgai daude Urreta kiroldegian, Iluntze tabernan, Topa Kafe Antzokian, Txakur Txiki tabernan, Elite Sport eta GaldaK.O Boxing gimnasioetan. Gainera, Facebook bitartez (Elite Sport Bilbao eta GaldaK.O Boxing) eta 650 393 082 telefono zenbakira deituz ere sarrerak erreserbatu daitezke.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak