→Galdakao

Burdin Hesia defentsa-lerroaren ondarea bisitatzeko ibilbideak aurkeztu dituzte Galdakaon

galdakao burdin hesia panel informatiboa 2018 aurkezpena

Herritarrentzako babeslekuak, polborategia, gotorleku militarra, trintxerak, gotorlekua fusilarien galeriekin edota ametrailadore-gela ikusteko ibilbideak daude Galdakaon.

Nagore Ferreira Galdakao Gogora elkarteko presidentea, Jose Larrea Gerra Zibila umetan bizi zuen galdakoztarra, Aintzane Ezenarro Gogora Institutuko zuzendaria eta Ibon Uribe Galdakaoko alkatea // Geuria

Burdin Hesia bisitatzeko ibilbideak aurkeztu dituzte gaur Galdakaon, udaletxe aurrean. Bertan panel informatibo bat azaleratu du Jose Larrea galdakoztarrak. Umea zela hegazkin frankisten bonbardaketen lekuko izan zen 1937an. Panel informatiboan Bilboko Burdin Hesia eta defentsak zer izan ziren eta berau eraikitzean izan zuen garrantziaren berri ematen da.

Era berean, panel honetan Galdakaon dauden hiru ibilbide ezberdin ikus daitezke, baita bide horietan deskubritu diren mugarrien seinalizazioa ere. Hala nola, herritarrentzako babeslekuak, polborategia, gotorleku militarra, trintxera, gotorlekua fusilarien galeriekin, ametrailadore-gela, trintxera estalia eta desilaran egindako trintxera. Otsailean 10 panel eta 21 seinale ipiniko dituzte Galdakaon herritarrak ibilbide horietan orienta daitezen.

Euskal Herriko 33 udalerrietatik Galdakao da horrelako panel informatiboa jendaurrean ipini duen lehenengoa, joan den urtarrilaren 23an, Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko eta Arabako Foru Aldundien eta lurralde bietako udalen artean, Bilboko Burdin Hesia eta denfentsen zaintza eta garrantzia azpimarratzeko, lankidetza-protokoloa sinatu ondoren.

Aurkezpen ekitaldia 13:00etan izan da eta bertan izan dira Ibon Uribe Galdakaoko alkatea eta Udaleko zinegotziak, Galdakao Gogorako kideak eta Nagore Ferreira elkarteko presidentea, eta Aintzane Ezenarro Gogora Institutuko zuzendaria.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|