→Galdakao

1937ko lubaki bat berreraikitzen ari dira Galdakaoko Burdin Hesian

galdakao burdin hesia 2018 lubakia berreraikitzen udala

Galdakaoko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak, Aranzadi Zientzia Elkartearen aholkularitza teknikoarekin eta Galdakaoko Gogora elkarteak lagunduta bultzatu dute obra hau.

Interbentzio honen arrazoi nagusiena da udalerrian Memoria Historikoa berreskuratzea // Galdakaoko Udala

Galdakaok laster Burdin Hesiaren lubaki estali bat izango du. Hain zuzen ere, 1937an egin zituztenen antzekoa izango da, Bilboko defentsarako altxamentu frankistak aurrera ez egitea ahalegintzeko egin zituztenen modukoa. “Proiektu hau mimoz hartu dugu Burdin Hesiaren ibilbideetako batean sartzeko, ezagutu dezaten eta eginkizun dikatikoa bete dezan. Gainera, horrela lortuko dugu Galdakaoren lekua indartzea Bilboko Burdin Hesiaren hondakinak berreskuratzeko erreferente gisa“, dio Errupin Jauregi Memoria Historikoaren zinegotziak.

Galdakaoko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak, Aranzadi Zientzia Elkartearen aholkularitza teknikoarekin eta Galdakaoko Gogora elkarteak lagunduta bultzatu dute obra hau, Burdin Hesia zaintzeko eta balioan jartzeko. Interbentzio honen arrazoi nagusiena da udalerrian Memoria Historikoa berreskuratzea.

Ibilbideak

Otsailean Burdin Hesia bisitatzeko ibilbideak aurkeztu zituzten Galdakaon. Guztira, hiru ibilbide ezberdin egokitu dituzte Burdin Hesia defentsa-lerroaren ondarea bisitatzeko.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak