→Galdakao

Burdin Hesiko lubaki estalia inauguratu dute Galdakaon, Altamira auzoan

galdakao burdin hesia 2018 lubaki estalia inaugurazioa 0

1937ko lubaki estali bat berreraiki dute Galdakaon, Burdin Hesiaren ibilbidean. Hain zuzen ere, Solozarretako parajean, Altamira auzotik hurbil, berreraiki dute lubakia.

Solozarretako parajean berreraiki dute lubakia, atzealdean Usansolo ikus daiteke // Geuria

1937ko lubaki estali bat berreraiki dute Galdakaon, Burdin Hesiaren ibilbidean. Hain zuzen ere, Solozarretako parajean, Altamira auzotik hurbil, berreraiki dute lubakia. Frankisten altxamendua aurrera egin ez zezan saiatzeko helburuarekin berregina, 1937an eraikitakoaren modu-modukoa da lubakia eta berreraikuntza lanetan Aranzadi Zientzia Elkartearen aholkularitza teknikoa izan dute lagun. Trintxerak 10 metroko luzera dauka eta izei-enborrez estalita dago.

Lubaki estalia berreraikitzeaz gain, amaitu dute Burdin Hesiari buruzko seinalizazino-lana. Guztira, 10 panel informatibo eta hogei bat norabide-seinale kokatu dituzte Galdakaon, herritarrak errazago ibili daitezen Burdin Hesia bisitatzeko ibilbideetan zehar. Lubakia bisitatzeko ibilbideari dagokionez, Elexaldetik edo merenderotik, Altamiratik hurbil has daiteke, Oilarretik Viveroranzko igoeran.

galdakao burdin hesia 2018 lubaki estalia inaugurazioa 1

Aranzadi Elkarteko kideak, Galdakaoko Udaleko ordezkariak eta Enplegu Berdea Planeko partaideak izan dira aurkezpenean // Geuria

Galdakao izan da horrelako seinaleak ipini dituen 33 euskal udalerrietako lehenengoa. “Burdin Hesia eta Bilboko defentsak zaintzeko eta balioa emateko, Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Arabako Foru Aldundiaren eta lurralde biotako udalen lankidetza-protokoloan jasotako erakundearteko lankidetzaren emaitza izan da, Galdakaoren kasuan, urtarrilaren 23an sinatu zena”, dio Errupin Jauregi zinegotziak. “Memoria historikoa berreskuratzeko beste pauso bat izan da lubaki honen berreraikuntza, eta obraren helburu didaktikoari balioa ematea du helburu”, dio Jimi Jimenez, Aranzadiko kideak.

Enplegu Berdekoak lagun

Lubakia berreraikitzeko lanetan Enplegu Berdea Planaren baitan diharduten dozenaka herritar ere aritu dira. Besteak beste, sasiak garbitu eta inguruaren mantenimentu-lanetan lagundu dute. Era berean, Obra eta Zerbitzuetako langileek ere eremu berean lan egin dute.

Eusko Jaurlaritzak diru-laguntza eman dio Galdakaoko Udalari obra egiteko, eta zaitasunak zailtasun, azken hilotan izandako euriei aurre eginez burutzea lortu dute obraren arduradunek.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak