→Galdakao

Dinamita fabrikako emakumeak, armada frankistaren soldadu 1937an

galdakao dinamita fabrika 2018 emakumeak soldadu isabel uriarte urruticoechea 1937 altuna uriarte familia

Tropa frankistek 1937an egin zuten Dinamita fabrikaren militarizazioaren berri jasotzen zuen kartila berreskuratu du Galdakaoko Udalak.

Isabel Uriarte Urruticoechea galdakoztarraren kartila, armada frankistaren soldadu izendatu zutenekoa // Galdakaoko Udala - Altuna Uriarte familia

Dinamita fabrikako emakumeak armada frankistaren soldadu bihurtzen zituzteneko dokumentua berreskuratu du Galdakaok. Zehazki, eta herritarren laguntzari esker, Udalak berreskuratu du tropa frankistek 1937an egin zuten Dinamita fabrikaren militarizazioaren berri jasotzen zuen kartila. Gizonak ez ezik, emakumeak ere soldadu bihurtzen zituztela baieztatzen du dokumentuak.

Kartila Fabriken militarizazioa batzordeak egindakoa da (Comisión Militar de incorporación y movilización industrial) eta hala dio: “Por la presente notifico a usted que con asimilación a la categoría de soldado, ha sido usted militarizado a todos los efectos relacionados con el desempeño de su misión en los talleres Sociedad A. Española de la Dinamita-Galdakano-Vizcaya que se encuentran al servicio del Ejército nacional. La presente comunicación no deberá surtir efecto de certificado de antecedentes personales“. Berreskuratu duten kartilak 1937ko uztailaren 25eko data dauka, nazionalistek Bilbo hartu eta hilabetera. Isabel Uriarte Urruticoechea galdakoztarraren kartila da udaletxean aurkeztu dutena, familiak berak entregatua.

Memoria historikoa berreskuratze aldera, beste aurrerapauso bat da honakoa. Galdakaoko Udala lanean da oroimen historikoa berreskuratzeko, 2006an zeregin horren aldeko adierazpen instituzionala onartu zutenetik.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak