→Galdakao

Aprobetxamenduzko sukaldaritza lehiaketa antolatu dute Galdakaon, III. Disko Zopan

III. Disko Zopa antolatu dute Galdakaon maiatzaren 11n eta 12an, alferrik galtzen den janariari buruz kontzientzia pizteko.

alferrik galtzen den janariari buruz kontzientzia piztea da ekimenaren helburua // Argazkia: GBGE

Elikagaiak alferrik botatzearen aurkako eguna ospatuko dute maiatzaren 11n eta 12an Galdakaon. Hozkailu Solidarioa ekimeneko sustatzaileek -hau da, GBGEk- III. Disko Zopa antolatu dute alferrik galtzen den janariari buruz kontzientzia pizteko.

Maiatzaren 11n, larunbatez, hainbat jarduera izango dira. Hala nola, birziklatzearekin eta elementuak berreskuratzearekin lotutako tailerrak, aprobetxamenduko sukaldaritza txapelketa, doako herri bazkaria (inguruko denda eta merkatuetatik jasotako soberako janariekin egindakoa), zumba tailerra edota kontzertuak. Gainera, larunbatean bertan 12:30ean Ainhoa Cantalapiedra abeslari galdakoztarra aurtengo amabitxi izendatuko dute. Cantalapiedra izango da 2019ko adierazpena irakurriko duena.

Igandean Elikagaiak alferrik botatzearen aurkako jardunaldia izango da Gandasegi ikastetxeko areto nagusian. 11:00etatik aurrera, Estatu eta nazioarte mailako erakunde desberdinek lan ildoak, ekintzak eta arazo honek etorkinean izango duen neurriaz hitz egingo dute. Besteak beste, Osasun saileko eta Aprofitem Els Aliments Plataformako (PAA) kideak, herriko elkarteak edota ikerketa zientifikoko taldeak parte hartuko dute jardunaldian.

III. Disko Zopa 2019 – Egitaraua

Maiatzak 11, larunbata. Santi Brouard plaza
12:00 Ekimena hastea
12:30 Ainhoa Cantalapiedra amabitxi izendatzea
13:00 Disko Zoparen hasiera: tailerrak, aprobetxamenduzko sukaldaritza lehiaketa…
15:00 Doako herri bazkaria
17:00 Zumba tailerra
18:00 Kontzertua: Ainhoa eta Kerman
19:00 Jam Session

Maiatzak 12, igandea. Gandasegi
11:00 Elikagaiak alferrik botatzearen aurkako III. Jardunaldia

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak