→Galdakao

Enpresa berriak sortzeko 2.000 eurora arteko diru laguntzak emango dituzte Galdakaon

Ekintzailetza sustatzeko eta enpresa berrien sorreran laguntzeko urratsak emango dituzte Galdakaon eta horretarako diru laguntzak emango ditu Udalak.

Bi diru laguntza eskainiko dituzte: negozio-ideia lantzekoa eta proiektua bera martxan jartzekoa // Argazkia: Galdakaoko Udala

Ekintzailetza sustatzeko eta enpresa berrien sorreran laguntzeko urratsak emango dituzte Galdakaon eta horretarako diru laguntzak emango ditu Udalak, Lanbide eta Behargintzaren babesarekin. Alde batetik, negozio-ideia lantzeko diru laguntza eskainiko dute eta bestetik, proiektua bera martxan jartzeko. Negozio-ideia lantzeko aukeratuak izango diren pertsonek 1.000 eta 1.300 euro arteko diru laguntza jaso dezakete eta enpresa martxan jartzeko aukeratuek 1.500 eta 1.950 euro artekoa.

Diru laguntza horien helburua da pertsona ekintzaleei beraien proiektuan aritzeko laguntza ematea, negozio-ideiari forma ematea eta hausnarketa egitea. Ildo horretan, Behargintzan laguntza eta banakako aholkularitza zerbitzua eskainiko dute.

Diru laguntza hauek eskatzeko epea zabalik egongo da martxoaren 1era arte. Interesdunek eskabide-orria eta informazioa jaso ahal izango dute Behargintzan, Zabalea auzoko 35ean (Galdakaoko Udaleko ekonomi sustapena , merkataritza, Ostalaritza eta Turismoko arloa). Era berean, 944 010 580 telefono zenbakira deituz edo behargintza@galdakao.net helbide elektronikora idatziz jasoko dute informazioa interesdunek.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak