→Galdakao

Elexaldeko futbol zelaiko belarra ordezkatzeari ekin dio Galdakaoko Udalak

Kirol federatuaren egutegia bukatuta, Galdakaoko Udalak Elexaldeko futbol zelaiko belar artifiziala ordezkatzeko lanak hasi ditu. Udalak 225.000 euro inbertituko ditu. 

Udalak 225.000 euro inbertituko ditu obra hauetan // Argazkia: galdakaoko Udala

Kirol federatuaren egutegia bukatuta, Galdakaoko Udalak Elexaldeko futbol zelaiko belar artifiziala ordezkatzeko lanak hasi ditu. Obra honen bitartez hondatuta dagoen belarra atonduko dute. Udalak 225.000 euro inbertituko ditu.

2005eko irailean jarri zioten lehen aldiz belar artifiziala Elexaldeko futbol zelaiari. Aurretik, areazkoa zen zelaia. Obra honekin, Galdakaoko Udalak 762.000 euro inbertitu ditu azken bost urtetan udalerriko hiru futbol zelaietako belar artifiziala berrizteko: 2014an Meatzetako futbol zelaia (242.000 euro), 2016an Santa Barbarakoa (295.000 euro) eta 2019an Elexaldekoa (225.000 euro).

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak