→Galdakao

Elexaldeko kanpoko igerilekuek 5.137 erabiltzaile gehiago izan dituzte

Elexaldeko estali gabeko igerilekuen denboraldia itxita (irailaren 16an itxi zituzten), azken urteetako asistentzia-erregistroak hautsi dituzte erabiltzaile aldetik. Hain zuzen ere, kanpoko igerilekuen erabiltzaile kopurua %21 igo da iazko kopuruekin alderatuta. Guztira, 29.233 sarrera zenbatu dituzte aurten: 21.572 abonatu eta 7.661 sarrera libre. Iaz 24.096 izan ziren zenbatutako sarrerak, hortaz, 5.137 erabiltzaile gehiago izan dituzte aurten Elexaldeko kanpoko igerilekuek.

Datuak datu, uztailaren lehenengo hamabostaldian jende gehien bertaratu zen Elexaldeko estali gabeko igerilekuetara, 6.599 sarrera izan zirela. Eta, abuztuan, lehenengo hamabostaldia ere izan zen jendetsuena, 6.099 erabiltzailerekin.

“Zerbitzu hau, zalantza barik, eguraldiaren menpe dago zati handi batean, uda honetan nahiko ona izan dela. Aspektu hau, egin diren hobekuntzekin eta inguruko herrietako prezio publiko merkeenekin heldu gara errekorra haustera”, dio Koldo Goioaga Kirol Arloko zinegotziak. 2016an 27.304 erabiltzaile izan zituzten kanpoko igerilekuek.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak