→Galdakao

Gizon bat hil da gaur Galdakaon elurrarekin irristatuta

galdakao hildakoa elurra 2018 telefonica argazkia galdakaoko udala

Galdakaoko 65 urteko gizon bat hil da gaur goizean Galdakaon, elurrarekin irristatuta eta buruan kolpea emanda, Ertzaintzak adierazi duenaren arabera.

Ezbeharra 08:45ak aldera izan da Juan Bautista Uriarte kalean // Galdakaoko Udala

Galdakaoko 65 urteko gizon bat hil da gaur goizean Galdakaon, elurrarekin irristatuta eta buruan kolpea emanda, Ertzaintzak adierazi duenaren arabera. Ezbeharra 08:45ak inguruan izan da Juan Bautista Uriarte kalean, Telefonica eraikinaren ondoan, udaletxetik gertu. Udal zerbitzuak eta ondoan bizi den mediku bat berehala hurbildu dira lekura, baita DYAko unitate bat ere, baina ezin izan dute gizona suspertu.

Galdakaoko Udalak alerta laranja ezarri du elurteengatik eta Udal Jarduera Planaren baitan krisi-mahaia deitu du.

Trafikoan zailtasunak

Galdakao-Usansolo ospitalerako sarbideetan udal zerbitzuak lanean daude, baita udalerriko kale nagusietan ere. Elexalde, Usargoiti, Arteta eta Aperribai bezalako auzoetan zirkulazioa arriskutsua dela jakinarazi dute eta ibilgailuak ez hartzea gomendatu dute Udaletik, larrialdietarako ez bada.

Era berean, kotxeen arteko zenbait talka gertatu dira, ondorio larririk gabe. Momentu honetan itxita dago Galdakaorako sarbidea Bengoetxen (Coca Cola lantegiko ondoko biribildunea).

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak