→Galdakao

Emakumeak antolaketa-eredu berrietan liderrak izateko jardunaldiak antolatu dituzte Galdakaon

Emakumea eta bere zeregin aktiboa antolaketaren aldaketan gaiari buruzko jardunaldia antolatu dute Galdakaon urtarrilaren 19an, ostiralez, 10:00etatik 14:00etara bitartean. “Topaketa honetan hausnarketa-prozesu partekatua egin gura dugu identifikatu ahal izateko, alde batetik, emakumearen papera zein den antolaketa-eredu desberdinetan eta, bestetik, aldaketa eta modernizazio prozesuetan betetzen dabilen rolla“, dio Begoña Ormaetxe Berdintasun zinegotziak.

Funts Project enpresak antolatu du jardunaldia, Udalaren laguntzarekin. “Jardunaldi horretan ibilbide bat landuko dugu emakumeak antolaketa-eredu berrietan benetan parte har dezaten eta lidertzaren aktibazioa ahalbidetzeko agertoki ideal horretara begira jar daitezen“, dio Alfredo Bezos Funts Project enpresako kideak. Asier Gallastegi eta Miryam Artola aholkularien eskutik hausnarketa prozesua zabalduko dute bertaratutakoek eta ondoren, irtenbideak aurkituko dituzte, berdintasuna enpresetan eman dadin.

Jardunaldia Torrezabal Kultur Etxean izango da, sarrea doan. Hala ere, solasaldian parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute esteka honen bitartez.

Jardunaldien programa

10:00 Jardunaldien hasiera: Funts Proiect
10:05 Galdakaoko Udalaren interbentzioa
10:15ean Lansaioaren hasiera
13:30ean Lansaioaren konklusioak
14:00etan Luntxa

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak