→Galdakao

Emakumeak zineman zikloaren barruan hiru film proiektatuko dituzte Torrezabalen

zinema la libreria 2017 isabel coixet

La librería, La batalla de los sexos eta Marie Curie Doublon filmak proiektatuko dituzte Torrezabal Kultur Etxean, Emakumeak zineman zikloaren barruan.

Aurtengo Goya sarietan film onenaren saria eskuratu du La libreria pelikulak

Emakumeak zineman zikloa Torrezabalera itzuliko da beste urte batez. Aurten hiru film proiektatuko dituzte: La librería (Isabel Coixet, 2017) -aurtengo Goya sarietan film onenaren saria eskuratu du-, La batalla de los sexos (Jonathan Dayton eta Valerie Faris, 2017), eta Marie Curie Doublon (Marie Noëlle, 2016). 

Martxoak 8-Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, Berdintasun arloak bultzatzen duen atal garrantzitsuenetarikoa bihurtu da azken urteetan: bataz beste 1.000 pertsonatik gora etortzen da Emakumeak zineman ziklora.

Emakumeak zineman 2018 – Programazioa

Martxoak 6, asteartea
18:00 + 20:15 La librería. Sarrera 2,5 euro

Martxoak 13, asteartea
19:00 La batalla de los sexos. Sarrera 2,5 euro

Martxoak 20, asteartea
19:00 Marie Curie Doublon. Sarrera 2,5 euro

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak