→Galdakao

Enplegu Plan berrian 168.000 euro gehiago inbertituko ditu Galdakaoko Udalak

galdakao-enplegu-plana-2018-aurkezpena

Galdakaoko Udalak 46 langabetu kontratatuko ditu lau proiektu ezberdin egiteko. Guztira 810.000 euro bideratuko ditu, iaz baino 168.000 euro gehiago.

Fernando Izagirre alkateordea eta Txema Larrazabal Enplegu arloko zinegotzia // Argazkia: Geuria

Galdakaoko Udalak 46 langabetu kontratatu ditu lau proiektu ezberdin egiteko. Guztira 810.000 euro bideratuko ditu, iaz baino 168.000 euro gehiago

Galdakaok langabezian dauden 46 lagun kontratatu ditu urritik aurrera lau proiektu ezberdin gauzatzeko: hiri-espazioen mantentze- eta apaintze-lanak (5 pertsona), agente zibikoak (15 pertsona), berdeguneen kontserbazioa eta mantentze-lanak (12 pertsona) eta multilaguntzako lantaldea -hiri-altzariak- (14 pertsona). Lan-kontratuak lanaldi osokoak izango dira eta sei hilabeteko iraupena izango dute, urriaren 1etik martxoaren 31ra. Besteak beste, bide eta eremu naturalen mantentze-lanetan; parkeak, eskola-inguruak eta ospitalea zaintzeko lanetan; hiri-espazioen mantentze- eta apaintze-lanetan; eta hiri-altzariak mantentzeko lanetan ibiliko dira kontratatutako pertsonak.

“Udalerri mailan enplegua sustatzeko jarduerekin aurrera jarraitzen dugu horrela. Lau proiektu hauek bi helburu dituzte: alde batetik, Galdakaon bizi garenon bizi-kalitatea hobetzea, udalerriko bideak eta eremu naturalak, hiri-espazioak eta -altzariak egoera ezin hobean mantenduz”, dio Fernando Izagirre alkateordeak. Bere aldetik, Txema Larrabal Enplegu Arloko zinegotziak zera azpimarratu du: “Ekimen ugari jarri ditugu martxan, enplegua sortzeko helburuarekin, datuek norabide horretan apostu egiten jarraitu behar dugula diotelako. Gure helburua da Galdakaoko langabezia murriztuz jarraitzea”.

Galdakaoko Udalak sustatutako eta Lanbidek diruz lagundutako Enplegu Plan berriaren baitan kontratatuko dituzte 46 langabetu. Aurten 810.000 euro bideratuko ditu Udalak Enplegu Planerako, iaz baino 168.000 euro gehiago.

1.462 LANGABETU GALDAKAON

Lanbideren datuen arabera, 1.462 langabetu daude Galdakaon (%9,74): 866 emakume (%59,23) eta 595 gizon (%40,77). Adinari dagokionez, 45 urtetik gorakoen artean dago langabeziarik handiena (468 emakume -%32,01- eta 315 gizon -%21,55-) eta jarraian 25 eta 44 urte bitartekoen tartea (359 emakume -%24,56- eta 236 gizon -%16,14-) eta 25 urtetik beherakoena (39 emakume -%2,67- eta 45 gizon -%3,08-).

Galdakaoko langabezia-tasa Bizkaikoa (%12,64) eta Euskal Autonomia Erkidegokoa (%11,46) baino txikiagoa da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak