→Galdakao

Galdakaon gertatutako azken eraso matxista gaitzesteko kontzentratzioa deitu du Momoak talde feministak

galdakao jaiak 2017 eraso sexistarik ez mannequin challenge 2

Martxoaren 31n Galdakaon gertatutako eraso matxista gaitzesteko kontzentrazioa deitu du Momoak Talde Feministak apirilaren 5ean Santi Brouard plazan.

Martxoaren 31n 50 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Ertzaintzak Galdakaon, urruntze agindua hautsi eta bikotekide ohiari erasoa egitea leporatuta. Eraso matxista horri gaitzespena adierazteko kontzentrazioa deitu du Momoak Talde Feministak apirilaren 5ean, ostiralez, 19:00etan Santi Brouard plazan.

Galdakaoko Udaleko udaltalde guztiek aho batez “irmoki gaitzestu” dute eraso matxista eta babesa adierazi diote erasoa jasan duen pertsonari eta bere senide eta lagunei.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak